"Nakba"ren urteurrenaren harira, Palestinari buruzko hitzaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 13a, 00:00

Jesus Artetxe Eskisabelek hitzaldia eskainiko du gaur (gazteleraz), 19:00etan hasita Potxoenean. Hitzordua Palestinaren aldeko taldeak antolatu du. "Maiatzaren 15ean, palestinarren Nakba berriz ere ekarriko dugu gogora haren 64. urtemugan. Nakba arabierazko hitzak "hondamendia" esan nahi du eta palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da. Ekitaldi ezberdinak izango dira herrietan, Usurbilen hitzaldia antolatu dugu", berri eman dute antolatzaileek.