Karpa gunea Mikel Laboa plazan, igandeko Sagardo Egunean

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 13a, 00:00

Sagardo Eguna ospatuko den astean sartu gara jada. Aurten, "1. Sagastiak Loretan" ekitaldi zikloaren baitan ospatuko da, 32. ediziora heldu den eguna. Frontoian, Dema plazan eta Askatasuna plazan izango den jai giroarekin batera, aurten berrikuntzak datoz, Mikel Laboa plazara. Aurreko urteetan bertan kokatzen zuten txosna, karpa gunean bihurtu dute oraingoan, Usurbilgo Ernai eta Herrirak elkarlanean. Egun osorako ekitaldiak iragarri dituzte bertan, maiatzaren 19rako. Goizeko 11:00etan zabalduko dute karpa gunea, gauera arte irekita egongo da. Taloak, "razioak" jateko aukera bertan. Musika, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak antolaturiko elkartasun ekimena ere karpa gunean egingo da; elkarretaratzea, eta txotx berezia hain zuzen. 

Hona hemen, antolatzaileek iragarri duten egitaraua. Behin behinekoa da, aldaketak izan ditzake:

Maiatzak 19, igandea
11:00
Karparen irekiera.
Goizean zehar, taloak jateko aukera.
13:00 Preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta txotx berezia.
15:00 Bi bakarlariren emanaldiak.
20:00 Musika talde baten emanaldia.
Ondoren, DJ baten saioa.
Gauean, "razioak" jateko aukera.

Antolatzaileak: Usurbilgo Herrira eta Ernai.
Oharra: egitarau honek aldaketak izan ditzake.