Apirilean 372 langabetu Usurbilen, langabezia-tasa bere horretan mantentzen ari da

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 14a, 00:00

Otsaileko eta martxoko langabezia tasari eusten dio Usurbilek. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu dituen azken datuen arabera, aurreko hilabetean bezala, apirilean ere udalerri honetan, 372 langabetu zenbatu zituen aipatu erakundeak. Edozein kasutan, eta Usurbilgo Udalaren web orritik, Usurbil Zenbakitan izeneko ataletik hartu dugun ondoko grafikoak erakusten duen moduan, krisialdi ekonomikoa hasi zenetik, urteotan izan duen langabezia-tasa altuena izaten jarraitzen du Usurbilek.

Langabetuen profilari dagokionez, aldaketa handirik ez. Emakume langabetu gehiago egoten jarraitzen du Usurbilen, nahiz gutxigatik izan. Gizonezkoen langabezia-tasa ia emakumezkoenaren parekoa baita jada. Langabetuen erdia baino gehiago (372tik 191), 25-44 urte artekoak dira. Sektoreka, zerbitzuetan aurkitzen da beste behin, lanik gabe dagoen herritar kopuru altuena. 

Buruntzaldea mailan langabezia tasak beherantz egin duen arren (Hernanin bakarrik igo da, gainerako udalerrietan behera egin du), Gipuzkoa mailan gorantz doa. Bestalde, apirilean 314 lan kontratu erregistratu ziren Usurbilen, ia denak aldi baterakoak (293), eta gehienak zerbitzuen sektorean, 244 guztira. 

Apirileko langabezia-tasari loturiko datu guztiak, hemen:


USURBIL
Guztira: 372.

SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 185
<25: 19.
25-44: 99.
>=45: 67.

Emakumezkoak: 187.
<25: 11.
25-44: 92.
>=45: 84.

SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3.
Industria: 75.
Eraikuntza: 41.
Zerbitzuak: 231.
Aurretik lanik gabe: 22.

BURUNTZALDEAN, MARTXOTIK APIRILERA BEHERANTZ:
Guztira: 5.220 (martxoan, 5.243).

GORANTZ:
Hernani: 1.441etik 1.455era.

BEHERANTZ:
Andoain: 1.152tik 1.138ra.
Astigarraga: 346tik 342ra.
Lasarte-Oria: 1.513tik 1.509ra.
Urnieta: 419tik 404ra.

EZ GORA, EZ BEHERA:
Usurbil: 372.  

GIPUZKOAN GORANTZ:
Guztira: 50.268 (martxoan, 50.229).

Irudia: Usurbil Zenbakitan (Usurbilgo Udala).