Labur, hemen doazkizue egun eta asteotarako beste hainbat deialdi:
BATXILERGOKO AURREMATRIKULA LASARTE-USURBIL INSTITUTUAN
Aurre matrikulazeko azken eguna gaur, maiatzaren 14a. Idazkaritzako ordutegi honetan: 9:00-13:30 eta 15:00-17:00 artean. Argibide gehiagorako: 943 372 852 edo 943 372 277.
UCIN-i BURUZKO BATZARRA
Udalak deitu du asteazken honetarako, maiatzaren 15erako batzarra, 19:30etan Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Sutegiko aterpean izango da.
LIBURUTRUK EKIMENA AURKEZTEKO BILERA
Liburutruk ekimen honi buruzko argibideak eskainiko ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. Bilera deitu du ostegun honetarako, maiatzaren 16rako, 18:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
AGINAGARREN KINTO BAZKARIA
Ekainaren 8rako, larunbata, kinto bazkaria antolatu dute 1963-66 urte artean jaio ziren aginagarrentzat. Otordua, Sekaña erretegian ospatuko da. Bazkaritara joan asmo duenak, aldez aurretik izena eman behar du, 943 362 773 telefono zenbakira deituta.
ATE IREKIEN EGUNA LANBIDE ESKOLAN
Aurrekoan bezala, larunbat honetarako ere ate irekien eguna antolatu dute Lanbide Eskolan, goizeko 11:00etan hasita. Informazio gehiago: 943 364 600, lhusurbil.com edo eskola@lhusurbil.com.
"FAMILIARENTZAKO BARATZE EKOLOGIKOAREN LABORANTZARAKO HASTAPEN IKASTAROA"
Usurbiltzen Taldeak antolatu du familiei zuzenduriko ikastaro hau, ekainaren 1 eta 8rako. Hedadura, lursailaren prestaketa, laboreak eta garai egokiak, plangintza, hazitegiak, ereintza, laboreen zaintza, tratamendu naturalak, elkarketak eta errotazioa landuko dituzte partaideek. Plazak mugatuak izango dira, gehienez 12 lagunentzako lekua dago. Saioen ordutegia: goizez, 9:30-13:30 artean. Prezioa, 20 euro. Izen ematea: 646 449 358 edo usurbiltzen@gmail.com. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "ikastaroa praktikoa izango da eta baratze ekologiko batean arituko gara, beraz arropa eta oinetako egokiak eraman itzazue. Hamaiketakoa eramatea gomendatzen da, sagardo ekologikoa bertako ekoizleek jarriko dute".
SANTIXABELAK: "NORK MEREZI DU?" ETA EGITARAU LEHIAKETA
Egitarau lehiaketara lanak aurkezteko epea, maiatzaren 27ra arte. Herriko festetako txupinazoa nork jaurti erabakitzeko, proposamenak bidaltzeko epea, maiatzaren 24ra arte, Sutegin, Potxoenean edo kultura@usurbil.net helbidean. Bi ekimen hauei buruzko informazio gehiago, aipatu helbide horretan edo 943 371 999 telefono zenbakian.
KZ GUNEA
Maiatzean goizez irekiko da KzGunea, 9:00-13:00 artean. Hemen, datozen egunotarako programatu dituzten ikastaroak (informazio gehiago: kzgunea.net, 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):
Maiatzak 20-21: Irudi digitalen tratamendua I (9:00-11:00).
Maiatzak 22-23: Irudi digitalen tratamendua II (9:00-11:00).
Maiatzak 27: OpenOffice Writer: oinarrizkoa (9:00-11:00).