Usurbilgo baserrietako dolareen argazki erakusketa, ostegunetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 14a, 00:00

Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek, "1. Sagastiak Loretan" ekitaldi zikloaren baitan antolaturiko Usurbilgo baserrietako dolareen argazkien erakusketa, ostegun honetan, maiatzaren 16an irekiko da. Igandera arte ikusgai izango da ordutegi honetan, Sutegiko aretoan:
-Maiatzak 16-17, ostegun eta ostiralean: 18:00-20:00 artean.
-Maiatzak 18-19, larunbat eta igandean: 10:00-14:00 artean.

Aurreko edizioetako edalontziak salgai  
Irudi bilduma ikusteko aukera izateaz gain, erakusketa zabalik dagoen tartean gainera, Sagardo Eguneko aurreko edizioetako edalontziak ere salgai jarriko dituzte antolatzaileek, 2 eurotan. Sagardo Egun guztietako edalontzien bilduma osoa ere erosi ahal izango da Sutegiko aretoan, 40 euroren truke.

SAGARDO EGUNEKO EGITARAUA
Azkenik, hemen doakizue aurrerapen moduan, Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek, maiatzaren 19ko Sagardo Egunerako antolatu duten egitaraua:

Goizean zehar,
txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar.
10:00-14:00 Sutegiko aretoan: “Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak” erakusketa.
11:30 Irekiera.
Une horretatik aurrera, baserriko, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko eta Labeleko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala.
Arratsaldean ere txarangaz gozatzeko aukera.
17:00 Erromeria Fun&Go taldearekin.

KARPA GUNEA MIKEL LABOA PLAZAN
Usurbilgo Ernai eta Herrirak bestalde, karpa gunea kokatuko dute Mikel Laboa plazan. Hona hemen, gune horretarako iragarri dituzten ekitaldiak (behin behineko egitaraua da hau, aldaketak izan ditzake):

11:00 Karparen irekiera.
Goizean zehar, taloak jateko aukera.
13:00 Preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta txotx berezia.
15:00 Bi bakarlariren emanaldiak.
20:00 Musika talde baten emanaldia.
Ondoren, DJ baten saioa.
Gauean, razioak jateko aukera.

Antolatzaileak: Usurbilgo Herrira eta Ernai.
Oharra: egitarau honek aldaketak izan ditzake.