Oria garbitzea, kontzertua, Ziklobia.. Olatu Talkaren eskaintza zabala

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 15a, 00:00

Olatu Talkaren oihartzuna Donostiatik Zubietara eta Artzabalera helduko da aurten. Ehunetik gora ekitaldi antolatu dituzte, maiatzaren 24tik 26ra bitarte. Tartean, Oria ibaia garbitzeko deialdia eta Artzabalen kontzertua hilaren 25erako. Eta biharamunerako, Ibaeta, Añorga eta Zubieta lotuko dituen Ziklobia. Egun osorako kultur ekimenak izango dira. Hiru guneok lotzen dituen N-1 errepidea autoentzat itxiko dute. Baita N-634 errepidea Txikierdi eta Errekalde artean. Oinez, bizikletan, patinetan... ibili ahal izango da tarte honetan bertan. 

"Egun batez, motordun ibilgailuak aterako ditugu eta oinezko, bizikleta eta motorrik gabeko ibilgailuentzat soilik izango da erabilgarri, Ibaeta eta Zubieta arteko errepidea. Hiri dinamikoago eta osasungarriago bat lortzeko helburua duen ekimen honek, errepideaz beste era batera gozatzeko aukera ematen du, haize zabalean, denontzat eta doan. Zatoz eta gozatu jarduera guztiez!", luzatu dute gonbita antolatzaileek.

Ziklobia ekimena, Donostiaren bigarren mendeurren ospakizunen testuinguruan kokatu dute. "1813an, suntsitu berria zen Donostia berritzearen inguruko gogoeta hastea erabaki zuen Zubietan elkarturiko donostiar talde batek, etorkizuneko hiria izango zena eraikitzeko. Herritar talde haren indarrarekin lortu zen Donostia biziberritzea eta gaur egun bihurtu den horren lehen hazia izatea. Gertakari hark betiko definitu du gure izaera", diote antolatzaileek.

Hona hemen, maiatzeko azken astebururako antolatu den egitarau zabala:

Maiatzak 25, larunbata
10:30 Oria ibaiaren garbiketa Zubietan:
Zubieta inguruko ibai zati bat auzolanean garbituko da bertan, Donostia, Zubieta, Usurbil, Lasarte eta Orioko hainbat eragile eta herritarrek parte hartuko dutelarik. Erreka garbitu ondoren (12:00ak aldera) bertso emanaldia. Gai nagusia, ibai-garbiketatik ateratako zaborra. Segidan, Joko Garbi elkartekoek prestatutako hamaiketakoa. Parte hartzea irekia da.

20:00 Talkal!ve: Azkaiter Pelox Band Artzabal tabernan.
Zuzeneko musika zirkuitua. Olatu Talkaren egunetan zehar 100 kontzertu inguru emango dira leku ezberdinetan.

Maiatzak 26, igandea
9:00-16:00 Zubietatik Ibaetara N1 errepidea oinezkoei, txirrindulariei eta hurbildu nahi duen edonori irekiko zaie, egun batez motordun ibilgailuak beste bide batetik joango direlarik. Ibilbidean zehar hiru gune nagusi egongo dira: Zubieta, Añorga eta Ibaeta. Bertan hainbat jarduera egongo dira: musika, dantza, jan eta edana, haurrentzat tailerrak, ipuin kontaketa, errebote partidak... Usurbildik Zubietara errepidez hurbildu daiteke eta Ziklobiarekin bat egin.

EGITARAUA:
10:00-12:30 Euskal Ligako Errebote Partidua: Zubieta eta Senpere lehian.

10:30
 Historia origamiaren bidez. Mari Joxe Azurtzak tolestutako paperekin egindako irudiak.

10:30
 Euskal ikurrak, irudiak eta grafia tailerra. Edorta Murua. 8-14 urte bitartekoentzat tailerra.

10:30
 Apaindu danborra jo baino lehen. Musikoporrak. Birziklatutako materialarekin danborrak egiteko tailerra, 4-12 urteko umeentzat.

11:00
 Kultur hiriburuaren eskusoinuak. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Estola eta eskusoinu-joleak. Eskusoinu joleak, herrialde ezberdinak ordezkatuko dituzte Zubietako Plazan. Zubietako toki ezberdinetik abiatuko dira eta plazan elkartuko emanadi komun batean.

11:00-14:00 Eguzki-hamaiketakoa. Sukaltalka, Hormiga Atomnika, Sukaltalde. Eguzki-sukaldetan prestatutako produktu ekologikoz osatutako hamaiketako mundiala. Dasta ezazu!!!!

12:30-13:30 Pilota-Joko tradizionalak. Daniel Carballo. Zubietako Pilotariak, Txost pilota elkarte, Baztan, Oiartzun eta Villabonako pilotariak.

12:45 Kontrapas. Garaztarrak.
Donibane Garaziko Garaztarrak dantza konpainiak, bere azken lana aurkeztuko digu, non antzerkiak, poesiak eta dantzak bat egiten duten. Eszena gainean 23 dantzari eta 6 musikari arituko dira.

13:30 Konparts-eroak. Donostiako konpartsak.

Antolatzailea: Olatu Talka.