Zubietako udako txokoetan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 15a, 00:00

3-11 urte arteko haurrentzat txokoak antolatu dituzte uda parterako Zubietan, uztaila eta abuzturako. Egunero, astelehenetik ostiralera, eta lau orduz, 9:30-13:30 artean Eskola Txikian elkartuko dira. Udako txoko hauetan izena emateko epea, datorren astelehenean, maiatzaren 20an itxiko dute antolatzaileek. Apuntatzeko orriak, ikastolan eta Barazar tabernan eskuratu daitezke. Datuekin beteta, udaletxeko postontzian, Alamandegin utzi beharko dira. Argibide edo informazio gehiago behar duenak, bi telefono zenbaki hauetako batera deitu dezake: 618 700 479 (Izaskun) edo 636 719 301 (Josune).