Txokoak Aginagan, ekaina amaieran, uztailean eta iraila hasieran

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 15a, 00:00

Ekaina amaieran eta iraila hasieran Antxomolantxa Elkartekoen eskutik, eta uztailaren 1etik 30era San Praixku Guraso Elkartekoek antolatuta, udako txokoak antolatu dituzte Aginagan. Hona hemen, eragile batek zein besteak antolaturiko ekimenen inguruko zehaztasun gehiago:

ANTXOMOLANTXA ELKARTEAK ANTOLATURIKO TXOKOAK
Epea: ekainaren 24tik 28ra eta irailaren 2tik 6ra.
Ordutegia: 10:00-13:00.
Prezioa: bazkide direnek 10 euro, gainerakoek 20 euro.
Izen ematea: ekainaren 5era arte, 637 332 402 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

SAN PRAIXKU GURASO ELKARTEAK ANTOLATURIKO TXOKOAK
Epea: uztailaren 1etik 30era.
Izen ematea: hilabete osorako edo hilabete erdirako apuntatzeko aukera ekainaren 14ra arte, 637 332 402 telefono zenbakian.
Prezioa: Aginagako eskolako ikasleentzat 55 euro hilabete osoa, 30 euro hilabete erdia. Aginagako eskolako ikasle ez direnentzat, 90 euro hilabete osoa, 55 euro hilabete erdia.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.