Sutegi udal liburutegia euskarazko irakurketa topaketa bat antolatzekotan da. Hona hemen, euren blogetik zabaldu duten deialdia:
"Kaixo irakurle lagun,
euskarazko irakurketa-topaketa bat prestatzekotan gabiltza.
Gidaria Pako Aristi izango litzateke eta berak proposatuko liburuaren ale ezberdinak Liburutegiak eskuratuko lituzke interesa duenarentzako, saioa baino aste batzuk lehenago; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari.
Hau, 16 urtetik gorako irakurleei zuzendua, Ekainean izango litzakete, astegunean, arratsalde-ilunabarrean. Parte hartzera animatuko zinateke?
Hala bada, jakinarazi iezaguzu lehenbailehen, inolako konpromisorik gabe, Libururutegiko Harrera-gunean.