Greba orokorrerako batzordea osatzeko deia gaur, 19:00etan Aitzagan

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 16a, 00:00

Maiatzaren 30erako Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hamarnaka eragilek deitu duten greba orokorrari begira, batzorde bat osatu asmo dago gaur 19:00etan Aitzagan deitu den bilkuran. Hitzordua, herritar talde batek jarri du. "Bertan, M30eko plangintza zehaztuko da, datozen bi asteetarako egutegia finkatu eta lanak banatuko dira", berri eman dute deitzaileek.

Momentuz, hauek dira greba orokorraren atarian deituak dauden mobilizazioak:

Maiatzak 25, larunbata
Manifestazioak hiriburuetan.

Maiatzak 30, osteguna
1
2:00 Manifestazioa Donostian. Hiru zutabe abiatuko dira, Anoeta, Gros eta Antiguotik. Usurbildarrei, Anoetara joateko deia egiten zaie.

18:00 Manifestazioa Usurbilen.

Greba orokorreko deitzaileak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuak, eta 60 eragile baino gehiago.

Udalerrietako manifestazioen deitzaileak: Buruntzaldeko LAB.