Jose Maria Setien, gaur 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 16a, 00:00

“Pakea, Justizia, Egia. Etika edo politika?” izeneko hitzaldia ematera dator Jose Maria Setien. Ostegun honetan, maiatzaren 16an, Sutegin izango da, 19:00etatik aurrera. Lasarte-Oriako Ganbo Iturri Kultur Elkarteak antolatu du ekitaldia. "Pakea, Justizia, Egia; etika edo politika? Pakea, ekintza edo prozesua? Berradiskidetza eraikitzea, gizarte oinarritik edo gailurretik. Berradiskidetza eta Justizia, aurkariak al dira? Egia amankomuna, egia partzialen batuketa neutrala? Gatazka politikoaren egia edota sufrimenduaren egia. Egia eta Erantzukizuna. "Toleragarriak diren gezurren gaineko itunak" behar al dira bizikidetza sendotzeko?", galdera hauen inguruan jardungo du Setienek, gaurko iragarria dagoen Sutegiko hitzaldian.