Dolareen argazki erakusketa, Sagardo Egunera arte ikusgai

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 17a, 00:00

Atzo ireki zuten Usurbilgo baserrietako dolareen argazki erakusketa, Sutegiko aretoan. Igandera arte bisita dezakezue ordutegi honetan:
-Maiatzak 17, ostirala: 18:00-20:00 artean.
-Maiatzak 18-19, larunbat eta igandean: 10:00-14:00 artean.

Jakoba Errekondoren azalpenekin
Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek, "1. Sagastiak Loretan" ekitaldi zikloaren baitan irekia duten erakusketan gainera, Sagardo Eguneko aurreko edizioetako edalontziak ere salgai jarri dituzte antolatzaileek, 2 eurotan. Sagardo Egun guztietako edalontzien bilduma osoa ere erosi ahal izango da egunotan Sutegiko aretoan, 40 euroren truke. Horrekin batera, Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek berri eman dutenez, erakusketaren azken egunean, Sagardo Egunean beraz, Jakoba Errekondo paisajista dolareen argazki erakusketa honi loturiko azalpenak ematen arituko da.