Karpa gunea igandean, Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 17a, 00:00

Jai gune berria izango du aurtengo Sagardo Egunak, Mikel Laboa plazan kokatuko den karpa gunea. Aurreko urteetan leku berean ireki ohi duten txosna ordezkatuko du. Bertan izango dira, herriko talogileak, talo goxo goxoak prestatzen. Jan edana izango da egun osoz, ez soilik goiz eta eguerdi partean, baita arratsalde eta iluntze partean ere. Eguneko azken orduetan, "razioak" dastatzeko aukera izango baita karpa gunean. 

Honez gain, musika izango da, baita Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak antolaturiko ekitaldia ere. Presoen eskubideen aldeko hitzordua, 13:00etarako finkatu dute. Elkarretaratzea eta txotx berezia egingo dira.

Usurbilgo Ernai eta Herrirak antolaturiko karpa gunea, igande goizeko 11:00etan irekiko dute. Hauexek bertan, egun osoz burutuko diren ekitaldiak:  

Maiatzak 19, igandea
11:00 Karparen irekiera.
Goizean zehar, taloak jateko aukera.
13:00 Preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta txotx berezia.
15:00 Bi bakarlariren emanaldiak.
20:00 Musika talde baten emanaldia.
Ondoren, DJ baten saioa.
Gauean, razioak jateko aukera.

Antolatzaileak: Usurbilgo Herrira eta Ernai.
Oharra: egitarau honek aldaketak izan ditzake.