Festa giro ederra, goiz partetik hasita

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 19a, 00:00

Goizean goiz hartu da erabakia. Euria ari zuenez, sagardo botatzaileak frontoian eta Askatasuna plazan aritu dira. Dema-plazan, beraz, ez da sagardorik banatu. Frontoia jendez lepo egon da une batzuetan, baina ez da arazo izan.

11:30ean, Etxaniz anaien txalaparta doinuekin batera hasi da jendea frontoira hurbiltzen. Aurten, Urko Manterolak eman dio hasiera Sagardo Egunari. Urte askotan aritu da antolaketa lanetan eta egungoek era horretan eskertu nahi izan diote. Zapia ipini diote, eta lehen botila zabaltzearekin batera hasi da ofizialki Sagardo Eguna.

Botatzaile lehiaketan, Arantxa Unanue nagusi

Arantxa Unanuek irabazi du Sagardo Eguneko botatzaileen arteko lehiaketa. Bigarren Iñaki Agirresarobe 'Tola' izan da eta hirugarren Kerman Errekondo. Txalo gehien Zuriko Latailladek jaso ditu ordea (bideoan ikusiko duzue). Berarentzat izan da ikusleen saria. Urko Manterolak eta Xabier Soroak ere hartu dute parte.

Eguraldi iragarpenak bete direnez, ez da posturik ipini Dema-plazan. Sagardo botatzaileak frontoian eta Askatasuna plazan ari dira jo eta su lanean. Frontoia txiki geratu da. Giro ederra ere, Mikel Laboa plazan Ernaik eta Usurbilgo Herrirak ipini duten txosnan.