"Gazte blokea" eratzeko asanblada berri bat deitu dute etzirako

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 20a, 00:00

Datorren maiatzaren 30erako antolatua dagoen greba orokorra prestatu eta "gazteok pairatzen dugun miseria egoera ankerrari aurre egiteko" gazte blokea osatzeko deialdi berria egin dute Usurbilen, hurrengo asteazkenerako, maiatzaren 22rako, 19:00etan frontoian. 

"Egoera hau jasangaitza da", adierazi dute hitzordu honen deitzaileek, NOAUA!ra bidali duten mezuan. Eta horrez gain, "egoera honetan ez dugu ezer galtzekorik". Horren harira, gazte blokea eraikitzera deitzen dute Usurbilen.