Hitzarmena, Udalaren eta gizarte zerbitzuetako diru-laguntzak jasoko dituzten eragileen artean izenpetu zuten astelehen eguerdian, Potxoenean buruturiko ekitaldian. Urte honetan zehar egingo dituzten ekimenak laguntzera bideratua dago Udalaren egitasmo hau. "Diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 2012ko ekintzen justifikazioa eta 2013ko lan-egitasmoa hartu dira kontuan", berri eman dute Udaletik. Banatuko diren diru-laguntzen zenbatekoak, honakoak dira:
-Herrira: 879.56,00 euro.
-DYA: 3.316,82 euro.
-Odol Emaileak: 1.118,13 euro.
-Usurbilen Nahi Ditugu: 685,47 euro.