Hauek dira Aginagarako eta Zubietarako egin diren eskaintzak.
Udako txokoak antolatu ditu Antxomolantxak Aginagan
Ekaineko azken astean eta iraileko lehen astean, udako txokoak antolatuko ditu Antxomolantxak Aginagan.
Ekainaren 24tik 28ra bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00era egongo da martxan. Antxomolantxa elkarteko bazkide direnek, haur bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko dute. Bazkide ez direnek, 20 euro. Izena emateko azken eguna ekainaren 5a izango da. Izena emateko, deitu telefono zenbaki honetara: 637 332 402.
Irailaren 2tik 6ra bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00era egongo da martxan. Antxomolantxa elkarteko bazkide direnek, haur bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko dute. Bazkide ez direnek, 20 euro. Kasu honetan ere, izena emateko epea ekainaren 5ean amaituko da.
Izena emateko, deitu telefono zenbaki honetara: 637 332 402.
Uztaileko txokoak Aginagan, San Praixku Guraso Elkarteak deituta
Uztailean ere, Udako Txokoak antolatuko dira Aginagan. San Praixku Guraso Elkarteak aditzera eman duenez, uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 30a arte luzatuko da. Hilabete osorako edo hilabete erdirako eman daiteke izena. Aginagako eskolan diren ikasleentzat, kuota hauxe izango da. Hilabete osoa, 55 euro. Hilabete erdia, 30 euro.
Aginagako?Eskolan ibiltzen ez diren ikasleen kasuan, hilabete osoko kuota 90 euro. Hilabete erdia, 55.
Kasu honetan, ekainaren 14an amaituko da izena emateko epea.
Inskripziorako edo informazio gehiago jasotzeko, deitu telefono zenbaki honetara: 637 332 402.
Zubietako Txokoetan izena emateko garaia
3-11 urte artekoei zuzendutako txokoak antolatu dituzte, uztaila eta abuzturako Zubietan. Izen emate orriak Barazar Tabernan eskuratu daitezke. Udaletxeko postontzian utzi behar dira, maiatzaren 20a baino lehen. Informazio gehiagorako: 618 700 479 (Izaskun) edo 636 719 301 (Josune).