Udajolasen parte hartu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute maiatzaren 21etik 27ra, NOAUA!-ko egoitzan. Izena emateko sistema iazkoaren berbera izango da. Epe hori igaro ondoren, 130 haur baino gehiago apuntatuta egongo balira, plazen zozketa burutuko litzateke maiatzaren 27an astelehena, arratsaldeko 18:30ean Potxoenean. Kasu horretan, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda NOAUA!ko bulegoan ipiniko litzateke. Iaz ez zen zozketa egin behar izan.
Udajolas 2012
4-12 urtekoentzat
Usurbilen erroldatutako 4-12 urte (HH3 - LH6) bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendua dago.
Matrikulatzeko
Gutxienez, lau urte beteak izan beharko dituzte (edo 2013. urtean zehar beteko dituzte) eta gehienez,
berriz, 12 urte. Hau da, 2012/13 ikasturtean Haur Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako
6. maila arte egin dutenek eman dezakete izena.
Uztailak 3-30
Udajolas 2013ko uztailaren 3tik 30era bitartean egingo da, ordutegi honekin: 9:30-13:30 (goizez).
Plaza kopurua: 130
Udajolasen gehienez ere 130 ume hartu beharko lirateke (behar berezia dutenak ez daude kopuru honetan sartuta). 130 ume baino gehiago apuntatuko balira, zozketa egingo litzateke maiatzaren 27an, arratsaldeko 18:30ean Potxoenean eta ondoren onartu eta baztertuen zerrenda Noaua!ko bulegoan jarriko litzateke.
Maiatzaren 21ean ireki eta 27an itxiko da izen-ematea
Izen-emateko epea: maiatzaren 21etik 27ra (biak barne), 10:00-11:00 eta 16:00etatik 18:00etara, Noaua!ko bulegoan. Izen ematerakoan, izen-emate orria ekarri behar da (Udarregin banatuko zaie beartako ikasleei izen-emate orria).
Behin plaza ziurtatuta dagoenean, ekainaren 4a baino lehenago egingo da diru-sarrera. Data hori pasata egiten diren ordainketak ez dira onartuko eta plaza galduko da. Ordainagiriaren kopia Noaua!ra eraman behar da.
Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu honetan egin, bertan haurraren izen-abizenak adieraziz:
3035 0140 34 140 0 02581 1
Kuotak
Kuota: 79 euro. Familia ugaria: 63 euro (txartelaren kopia ekarri).