Udajolas-en izena emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 21a, 00:00

Mugimendua nabari da gaur NOAUA!-ko egoitzan. Astearte honetan ireki baita Udajolasen apuntatzeko epea. Maiatzaren 27ra arte ekarri liteke datu pertsonalekin betetako izen emate orria, NOAUA!ko egoitzara. Ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 10:00-11:00 artean, eta 16:00-18:00 artean. Ordutegi barruan ekarritako izen emate orriak baino ez dira onartuko. 

Usurbilen erroldatutako 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute euskara eta aisialdia lotuko dituen ekimen honetan. Hau da, HH3-LH6 maila artean ikasten dabiltzanek. 

Gehienez, 130 haurrentzako lekua dago 2013ko Udajolasen. Izena emandako haurren kopuruak aipatu zenbaki hori gaindituko balu, plazak zozketatuko lirateke, maiatzaren 27an, 18:30etan Potxoenean. Eta ondoren, onartu eta baztertuen zerrenda NOAUA!ko egoitzan jarriko litzateke. Izen emate kopuruak, ez badu 130eko muga gainditzen, ez da zozketarik egingo. 

Oraindik ez egin ordainketarik
Behin plaza ziurtatuta dagoenean (maiatzaren 27an alegia), ekainaren 4ra arteko epea egongo da, diru-sarrera egin eta horren ordainagiria NOAUA!ra ekartzeko. Epez kanpoko ordainketarik ez da onartuko, ez egunotan egindako ordainketarik. Ezta ekainaren 4tik aurrera egindakorik ere. 

Aurtengo kuota, 79 eurokoa da. Familia ugarien kasuan, 63 euro (ahaztu gabe, txartelaren kopia ekarri). Udajolas uztailaren 3tik 30era burutuko da. Goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean. Informazio gehiago: 943 360 321.