Udan ere, kirolaz gozatzeko aukera eskainiko du aurten Oiardo Kiroldegiak. “Kirolarekin jolasean” ekimena antolatu dute, 8-10 urte artekoentzat. Goizez eta hiru orduetarako; 10:00etatik 13:00etara. Hondartzara, mendira bizikleta gainean, igerilekuetara irteerak egiteko aukera egongo da. Eta herrian bertan, kirol jarduera desberdinak: pilota, waterpolo, saskibaloia, herri kirolak… Eta baita ur jolasak, brilet, altxorraren bila, ginkana…Oiardo Kiroldegian edo kalean egingo diren ekintza guztiotaz gozatzeko, bi asteko iraupena izango duten bina txanda antolatu dituzte. Lehenengoa, uztailaren 1etik 16ra; bigarrena, uztailaren 17tik 30era. Prezioa: abonatuak direnentzat; 106 euro. Udako ekimen honetan izen emateko epea, ekainaren 1etik 23ra, Oiardo Kiroldegian.
Helduentzako ere udako eskaintza
Igerilekuan ere ikastaroak izango dira uztailean; hastapen eta hobekuntzakoak helduentzat, eta baita haurtxoentzat zein 3-7 urte artekoei zuzendurikoak ere. Uretatik kanpo, lehorrean, spinning, gimnasia, yoga, zumba, pilates, aerobik, jubilatuentzako saioak… Ikastaro hauen ordutegien eta gainerako zehaztasunen inguruko informazio gehiago, baita izen emateko ere, Oiardo Kiroldegian bertan edo 943 372 498 telefono zenbakian.