Ohorezko mailara igotzeko aukera eskura du Usurbil FT-ko kadeteen taldeak. Iragan asteburuko neurketa ezin izan zuten irabazi, eta honenbestez orain, "play-off" fasea jokatu behar dute. Bi neurketa gehiago, ohorezko maila eskuratzeko. Aurkaria, Irungo Dunboa-Eguzki. Lehen partida Irunen bertan jokatuko dute, larunbat honetan, maiatzaren 25ean, 11:00etan hasita. Itzulerako neurketa berriz, astebete beranduago, etxean, Haranen.