Aginagako txokoetan ere izen ematea irekita, Zubietan itxita

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 21a, 00:00

3-11 urte artekoentzat uda honetarako Zubietan antolatu dituzten txokoetan izen emateko epea amaitu da jada. Aginagan, Antxomolantxak eta San Praixku Guraso Elkarteak antolaturikoetan ordea ez. Hemen, zehaztasun gehiago:

ANTXOMOLANTXA ELKARTEAK ANTOLATURIKO TXOKOAK
Epea: ekainaren 24tik 28ra eta irailaren 2tik 6ra.
Ordutegia: 10:00-13:00.
Prezioa: bazkide direnek 10 euro, gainerakoek 20 euro.
Izen ematea: ekainaren 5era arte, 637 332 402 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

SAN PRAIXKU GURASO ELKARTEAK ANTOLATURIKO TXOKOAK
Epea: uztailaren 1etik 30era.
Izen ematea: hilabete osorako edo hilabete erdirako apuntatzeko aukera ekainaren 14ra arte, 637 332 402 telefono zenbakian.
Prezioa: Aginagako eskolako ikasleentzat 55 euro hilabete osoa, 30 euro hilabete erdia. Aginagako eskolako ikasle ez direnentzat, 90 euro hilabete osoa, 55 euro hilabete erdia.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.