Maiatzaren 27tik 31ra 2013-2014 ikasturterako matrikulatzeko aukera egongo da Zumarte Musika Eskolan. Goizez, 11:00-13:00 artean (astelehenean izan ezik). Arratsaldez, 16:30etatik 19:30etara. Aukeran ikasgai hauek: Musika-Txokoa, musika mintzaira, tronpeta, saxofoia, biolina, biola, biolontxeloa, perkusioa, klarinetea, abesbatza, teknika bokala, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, talde instrumentalak.
Adi matrikulazio araudiari
4 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Ordainketa egitea ezinbestekoa da, matrikulatu ahal izateko. Aipatu egunetan izena ematen ez duenak plaza galduko du. Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, matrikulaturiko ikasle kopuruak dauden plazak gainditzen baditu, zozketa egingo da, astebete beranduago, ostegunez, 19:00etan. "Zozketan sartu ahal izateko matrikula ordainketa egin eta agiria musika eskolan entregatu beharko da ikaslearen datuekin batera. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik egon ezkero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke. Zozketaren ondorioz plaza gabe geratzen diren ikasleei matrikula itzuliko zaie", Zumartetik berri eman dutenez.
Informazio gehiago: 943 371 594 telefono zenbakian, zumarte.org atarian edo musika eskolako bulegoan (Kale Nagusia, 45).