Morauren bisita, Olatu Talka barruko kantu-jiraren ostean

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 22a, 00:00

Larunbat hau, maiatzeko azkena dugu, kantu-jirarekin hitzordua honenbestez. Hitzordua ohikoa, 19:00etan Mikel Laboa plazan. Ekitaldi hau ordea, oraingoan, asteburuan ospatuko den Olatu Talkaren egitarau barruan dator. 

Eta gehiago ere bada. Asteartero burutu ohi duten entsegu saioen baitan, bisita berezi bat antolatu dute maiatzaren 28rako Kantu Taldekoek; Andoni Tolosa Morau musikariarena. 18:30etatik aurrera Artzabalen izango da. Abestien bidez, euskal kantagintzaren historia ezagutzeko aukera aparta eskainiko du bertan. 1961etik 1990erako historia kontatuko du hurrengo astean eskainiko duen hitzaldian. Kantuak, argazki, bideo eta bestelako materialarekin uztartuko ditu.