Eskola Txikiko gurasoek aste osorako prestatu duten egitarauaren baitan, jolas ludiko eta apar jolasak antolatu dituzte gaur 17:00etan. Zubietako Aste Kulturala, ostiralean amaituko da. Ordura arte, ekitaldiok egingo dira:
Maiatzak 22, asteazkena
17:00 Frontoian: jolas ludikoak eta apar jolasak.
Maiatzak 23, osteguna
17:00 Puzgarriak eta giza mahai futbola frontoian.
Maiatzak 24, ostirala
17:00 Frontoian: musika eta antzerki emanaldia. Txiki disko eta karaokea.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.