Uretako sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 23a, 00:00

Uretako arrisku egoerei nola aurre egin jakiteko, uretako sorospen ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk Usurbilen. Ikastaroa ekaineko lehen lau asteburuetan burutuko da, larunbat eta igandero. Oinarrizko ezagupenak irakatsiko dira, baina oso erabilgarriak, Oiardo Kiroldegian eta Etumeta AEK euskaltegian egingo diren saioetan. Teoria eta praktika uztartuko ditu ikastaroak, modu eroso eta atseginean. Amaieran, Uretako Sorosle Titulua eskuratzeko aukera egongo da. 

Ekainaren 1ean abiatuko den ikastaroan parte hartzeko, lehen sorospen eta sorosle ikastaroa egina izatea ezinbestekoa izango da. Hona hemen, ikastaro honen ordutegi, prezio eta bestelakoen berri:

Epea: ekainak 1-23 (larunbat eta igandeetan).
Ordutegia:
-Larunbatak: 9:00-13:00 eta 15:00-19:00.
-Igandeak: 9:00-13:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia eta Etumeta AEK euskaltegia.
Prezioa: 200 euro (matrikula eta txostena barne).
Plazak: mugatuak.
Izen ematea edo informazio gehiago: 943 46 46 22.
Antolatzailea: Gipuzkoako DYA.

Irudia: Gipuzkoako DYA.

Adi, datozen beste deialdi hauei:

KONPOSTA EGITEKO IKASTAROA
Urte amaierara arte oraingoz, hilero lehen asteazkenetan, konpostatzen jakiteko ikastaroa antolatuko du Usurbilgo Udalak, arratsaldeko 19:00tan Potxoenean. Lehen saioa, ekainaren 5ean izango da. “Gonbitea luzatzen zaizuze, konpostatzen hasi nahi duzuen bizilagun orori, izena emanda eta itxarote zerrendan zaudeten auzokonpostalariei edota, konpostaz zalantzak argitu edo gehiago ikasi nahi duzuen guztiei”, berri eman dute Udaletik. 

Antolatzaileek gogorarazten dutenez, jada 630 familiek baino gehiagok konpostatzen dute, “etxean edo auzoan, eta modu honetan, hilero ia 12 tona hondakin organiko herrian konpostatu eta bertan geratzen dira, gure baratz eta lurren mesederako. Eskarmentua badugu beraz”. 

"FAMILIARENTZAKO BARATZE EKOLOGIKOAREN LABORANTZARAKO HASTAPEN IKASTAROA"
Usurbiltzen Taldeak antolatu du familiei zuzenduriko ikastaro hau, ekainaren 1 eta 8rako. Hedadura, lursailaren prestaketa, laboreak eta garai egokiak, plangintza, hazitegiak, ereintza, laboreen zaintza, tratamendu naturalak, elkarketak eta errotazioa landuko dituzte partaideek. Plazak mugatuak izango dira, gehienez 12 lagunentzako lekua dago. Saioen ordutegia: goizez, 9:30-13:30 artean. Prezioa, 20 euro. Izen ematea: 646 449 358 edo usurbiltzen@gmail.com. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "ikastaroa praktikoa izango da eta baratze ekologiko batean arituko gara, beraz arropa eta oinetako egokiak eraman itzazue. Hamaiketakoa eramatea gomendatzen da, sagardo ekologikoa bertako ekoizleek jarriko dute".

AGINAGARREN KINTO BAZKARIA
Ekainaren 8rako, larunbata, kinto bazkaria antolatu dute 1963-66 urte artean jaio ziren aginagarrentzat. Otordua, Sekaña erretegian ospatuko da. Bazkaritara joan asmo duenak, aldez aurretik izena eman behar du, 943 362 773 telefono zenbakira deituta.

AURRE MATRIKULAZIOA LANBIDE ESKOLAN
Ate irekien egunen ostean, aurre matrikulatzeko garaia da Lanbide Eskolan. Epea: maiatzaren 27tik ekainaren 7ra. Informazio gehiago: 943 364 600, lhusurbil.com edo eskola@lhusurbil.com

KZ GUNEA 
Maiatzean goizez irekiko da KzGunea, 9:00-13:00 artean. Hemen, datozen egunotarako programatu dituzten ikastaroak (informazio gehiago: kzgunea.net, 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):
Maiatzak 27: OpenOffice Writer: oinarrizkoa (9:00-11:00).