Olatu Talka ekimenaren baitan, "Talkal!ve" izeneko zuzeneko musika zirkuitua antolatu dute. Zirkuitu horretan sartu da, Artzabal taberna. Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, Azkaiter Pelox Band taldeak joko du bertan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
2004an sorturiko taldeak, "Zamburleiker 6.0" izeneko diskoa aurkeztuko dute biharko emanaldian. Iaz grabatu zuten, Ander Barriusorekin Eibarko Legarre estudioan. Taldea, proiektu musika anitz gisa definitzen dute. "Estilo aldetik Bossa novatik hasi eta rithm&blues eta boogietara pasatzen joatea gustatzen zaigu, tartean hip hop eta funk rap batzuk abestuz. Baina umoreari eta gure bizipen eta istorioak kontatuz, arratsalde eta gau dibertigarri bat pasatzeko asmotan gerturatuko gara Usurbilgo Artzabalera", iragarri dute taldetik.