Hasiera batean iragarri moduan Zubietan ez, azkenean Santuenean jarri dute Oria garbitzeko hitzordua. Biharko, maiatzak 25, larunbata, eta goizeko 11:00etan. Segurtasun neurriak tarteko hartu dute leku aldaketa egiteko erabakia antolatzaileek. Deialdi irekia da, herritar orok parte har dezake, auzolanean eta jai giroan ospatuko den hitzordu honetan. Garbiketa lanen ostean, eguerdi partean, Zubietako Joko Garbi elkartekoek prestatutako hamaiketako ederra dastatzeko aukera egongo da, eta bertso saioa ere izango da. Bertsoetako gai nagusia, aurretik eginiko garbiketa lanetan, Oriatik ateratako zaborra izango da.
Oria ibaiak igaro den negu honetan sarritan erakutsi duen itxura, ondoko argazkian.