latu Talkaren zipriztinak Donostiatik Zubietara eta Artzabalera helduko dira asteburu honetan. Ehunetik gora ekitaldi antolatu dituzte Donostian, baina baita Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan ere. Usurbilen esate baterako, Oria ibaia garbitzeko deialdia eta Artzabalen kontzertua larunbatean. Eta iganderako, Ibaeta, Añorga eta Zubieta lotuko dituen Ziklobia.
Ziklobiari dagokionean, egun osorako kultur ekimenak izango dira igandean. Hiru guneok, Zubieta, Añorga eta Ibaeta lotzen dituen N-1 errepidea autoentzat itxiko dute. Baita N-634 errepidea Txikierdi eta Errekalde artean. Oinez, bizikletan, patinetan... ibili ahal izango da tarte honetan guztian zehar.
Errepidea hartzeko deia herritarrei
"Egun batez, motordun ibilgailuak aterako ditugu eta oinezko, bizikleta eta motorrik gabeko ibilgailuentzat soilik izango da erabilgarri, Ibaeta eta Zubieta arteko errepidea. Hiri dinamikoago eta osasungarriago bat lortzeko helburua duen ekimen honek, errepideaz beste era batera gozatzeko aukera ematen du, haize zabalean, denontzat eta doan. Zatoz eta gozatu jarduera guztiez!", luzatu dute gonbita antolatzaileek.
Ziklobia ekimena, Donostiaren bigarren mendeurren ospakizunen testuinguruan kokatu dute. "1813an, suntsitu berria zen Donostia berritzearen inguruko gogoeta hastea erabaki zuen Zubietan elkarturiko donostiar talde batek, etorkizuneko hiria izango zena eraikitzeko. Herritar talde haren indarrarekin lortu zen Donostia biziberritzea eta gaur egun bihurtu den horren lehen hazia izatea. Gertakari hark betiko definitu du gure izaera", diote antolatzaileek.
Hona hemen, Ziklobia ekimeneko Zubietako egitaraua:
Maiatzak 26, igandea
9:00-16:00 Zubietatik Ibaetara N1 errepidea oinezkoei, txirrindulariei eta hurbildu nahi duen edonori irekiko zaie, egun batez motordun ibilgailuak beste bide batetik joango direlarik. Ibilbidean zehar hiru gune nagusi egongo dira: Zubieta, Añorga eta Ibaeta. Bertan hainbat jarduera egongo dira: musika, dantza, jan eta edana, haurrentzat tailerrak, ipuin kontaketa, errebote partidak... Usurbildik Zubietara errepidez hurbildu daiteke eta Ziklobiarekin bat egin.
10:00-12:30 Euskal Ligako Errebote Partidua: Zubieta eta Senpere lehian.
10:30 Historia origamiaren bidez. Mari Joxe Azurtzak tolestutako paperekin egindako irudiak.
10:30 Euskal ikurrak, irudiak eta grafia tailerra. Edorta Murua. 8-14 urte bitartekoentzat tailerra.
10:30 Apaindu danborra jo baino lehen. Musikoporrak. Birziklatutako materialarekin danborrak egiteko tailerra, 4-12 urteko umeentzat.
11:00 Kultur hiriburuaren eskusoinuak. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Estola eta eskusoinu-joleak. Eskusoinu joleak, herrialde ezberdinak ordezkatuko dituzte Zubietako Plazan. Zubietako toki ezberdinetik abiatuko dira eta plazan elkartuko emanadi komun batean.
11:00-14:00 Eguzki-hamaiketakoa. Sukaltalka, Hormiga Atomnika, Sukaltalde. Eguzki-sukaldetan prestatutako produktu ekologikoz osatutako hamaiketako mundiala. Dasta ezazu!!!!
12:30-13:30 Pilota-Joko tradizionalak. Daniel Carballo. Zubietako Pilotariak, Txost pilota elkarte, Baztan, Oiartzun eta Villabonako pilotariak.
12:45 Kontrapas. Garaztarrak. Donibane Garaziko Garaztarrak dantza konpainiak, bere azken lana aurkeztuko digu, non antzerkiak, poesiak eta dantzak bat egiten duten. Eszena gainean 23 dantzari eta 6 musikari arituko dira.
13:30 Konparts-eroak. Donostiako konpartsak.
Informazio gehiago: http://olatutalka.eu/eu/
Antolatzailea: Olatu Talka.