Gaurtik ekainaren 7ra, Lanbide Eskolak eskaintzen dituen erdi eta goi mailako zikloetan aurre matrikulatzeko aukera dago, A eta D ereduetan. Administrazioa eta kudeaketa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, ura eta energia alorrei loturiko zikloak hain zuzen. Informazio gehiago: 943 364 600 telefono zenbakian edo lhusurbil.com web orrialdean.