Ikasleen bertso saioa gaur, Ikastola Eguneko ekitaldiekin hasteko

Noaua Aldizkaria 2013ko maiatzaren 27a

Urtean zehar burutzen duten lanketaren erakuslehioan bihurtuko da gaur, Udarregi Ikastola. Igandean ospatuko den Ikastola Egunari loturiko egitarauari ekiteko, ikasleen bertso saioa antolatu dute, 17:00etan ikastolako erdiko aretoan. LH 5 eta 6 mailetako ikasleek parte hartuko dute ekitaldian. 

Igandera arte, izango da zer ikusi eta entzuna. Hauxe, Udarregi Ikastolatik aste osorako prestatu duten egitaraua:

Maiatzak 27, astelehena
17:00 Bertso jaialdia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Parte hartzaileak: LH 5-LH 6ko ikasleak.

Maiatzak 28, asteartea
18:30 Udarregi Ikastolaren urteko ohiko batzarraren bigarren zatia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Maiatzak 29, asteazkena
18:30
 HH5 eta LH 5ekoen kantagintza saioa Sutegiko auditorioan.

Maiatzak 31, ostirala
17:00-18:15 
Haurrentzako jolasak, Gaztetxekoen laguntzarekin. 
18:15-19:00 Txokolate egin berria haurrentzat.
Ondoren, buruhandi txikien desfilea (haurrek etxetik ekar ditzakete dituzten buruhandiak). 
22:00
 “Euskararen espektakulue” emanaldia Sutegiko auditorioan.
Sarrerak: 2 eurotan aldez aurretik Bordatxon, 4 eurotan egun berean. Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.

Ekainak 2, igandea
9:00-11:30 LH eta DBHko ikasleekin jolasak ikastolako patioan.
10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan.
12:00 HH-koen ikuskizunak 25 urte, Oiardo Kiroldegian. Imanol Urbietari omenaldia.
14:30 Bazkaria frontoian. Sarrerak salgai Ikastolako idazkaritzan.
Ondoren, dantzaldia.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.