Sagastien inausketa ikastaroa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 28a, 00:00

Apiriletik asteburu honetara arte luzatu den “1. Sagastiak Loretan” ospakizun zikloa amaitzear da. Larunbat honetarako, ekainaren 1erako dago iragarria azken ekitaldia. Sagastien udako inausketa ikastaroa egingo da, goizeko 9:00etatik aurrera Potxoenean. Aitor Etxeandia Nekazaritza Ingeniariak gidatuko du, teoria eta praktika uztartuko dituen saioa.

Taldetxoa, sagarkien dastatzean
Usurbilgo sagarkiak dastatzeko, maiatzaren 23an Aitzaga elkartean burutu zen ikastaroko argazkia duzue ondokoa. Taldea osatu zen, sagar-dultzea, muztio eta sagardoak dastatzeko. Probatzeko moduan ziren produktu denak etxekoak ziren, Usurbilgoak.