Asteartero burutu ohi duten entsegu saioen baitan, bisita berezi bat antolatu dute gaurko, maiatzaren 28rako Kantu Taldekoek; Andoni Tolosa Morau musikariarena. 18:30etatik aurrera Artzabalen izango da. Abestien bidez, euskal kantagintzaren historia ezagutzeko aukera aparta eskainiko du bertan. 1961etik 1990erako historia kontatuko du hurrengo astean eskainiko duen hitzaldian. Kantuak, argazki, bideo eta bestelako materialarekin uztartuko ditu.