Txapelketaz txapelketa dabiltza eskubaloi jokalariak

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 31a, 00:00

Usurbil Kirol Elkartetik, eskubaloi taldeetako hainbat jokalarik asteburu honi begira dituzten hitzorduen berri eman dute. Kadete eta jubenil mailatan parte hartzen ari diren neska mutilen eskubaloi taldeek, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbat honetan, ekainaren 1ean. Lehia Nafarroan ospatuko da eta Hego Euskal Herriko lau selekzioek parte hartuko dute: Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaikoek. Gipuzkoako Selekzioan zenbait usurbildar arituko diral lehian. Honako hauek:

Kadete neskak: Amaia Arruti eta Estitxu Berasategi - Lizarra

Kadete mutilak: Xabat Beloki eta Mikel Atxega - Iruñea

Jubenil neskak: Leire Furundarena - Andosilla
Jubenil mutilak: Andoni Zubeldia - Noain

Eskubaloi neurketak berriz, orduotan jokatuko dira:

10.00 Nafarroa - Gipuzkoa

11.15 Araba - Bizkaia

12.30 Nafarroa - Araba

16.00 Araba - Gipuzkoa

17.15 Gipuzkoa - Araba

18.30 Nafarroa - Bizkaia

GIPUZKOAKO SELEKZIOAREKIN JOKATZEKO DEIALDIAK
Ekainak 2, igandea
10:00-12:00 Zumaiako Lubaki kiroldegian, infantil mutilak: deitu dituzten jokalarien artean, Eneko Iribar Zumeta usurbildarra.

EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN JOKATZEKO DEIALDIAK
Ekainak 2, igandea
11:00 Castro Urdialesen neurketa du Euskadiko Selekzioarekin, Leire Furundarenak.


4 NAZIOEN TXAPELKETA
Euskadi, Katalunia, Galizia eta Italiako emakumezkoen selekzio absolutuen arteko 4 nazioen txapelketa ospatu zen iragan asteburuan. Euskadiko selekzioan usurbildar batek parte hartu zuen. Usurbil Kirol Elkarteko jokalari ohi eta egun, Bera Bera taldean dabilen Esther Arrojeriak. Ondoko irudian duzue.

Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.