Usurbil FT-ko kadeteen igoera jokoan

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 31a, 00:00

Gorriz jantzi eta larunbat arratsaldeko 17:00etan Haranera joateko gonbita luzatu dute Usurbil FT-tik. Kadeteek neurketa garrantzitsua jokatuko dute. Play-off-etako bigarren partida, Irungo Dunboa-Eguzki taldekoen aurka. Irundarren etxean jokatu zuten iragan asteburuan, eta usurbildarrak 0-1 nagusitu ziren. Bigarren neurketa etxean jokatuko dute bihar, Haranen. Usurbil FT-tik berri eman dutenez, "partida zaila izango den arren, gazteek eskura dute igoera". 

Hain neurketa garrantzitsuaren aurrean, kadeteek eskertuko dute zaletuen babesa. Horregatik, Usurbil FT-tik gorriz jantzita, bihar 17:00etan Haranera igotzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. "Anima zaitezte Haranera, eta animo mutilak!", helarazi nahi izan diote taldeari.

USURBIL CUP
Asteburu honetan jokatuko da bestalde, Usurbil Cup txapelketaren hirugarren jardunaldia. Gaur eta bihar izango dira neurketak.

USURBILGO XXXXI. PILOTA TXAPELKETA
Ekainak 1, larunbata
Ordua:
 11:00.
Tokia: Usurbil.

NAGUSIAK
Esnal-San Sebastian (Hernani) - Santxo-Urruzola (Usurbil)
E. Labaka-K. Galarraga (Bidegoien) - Jaunarena-Larraia (Leitza)

Ekainak 2, igandea
Ordua: 11:00.
Tokia: Usurbil.

NAGUSIAK
Intsausti-Aizpitarte (Añorga, Hernani) - Otxandorena-Landiribar (Baztan)
Ijurra-Okiñena (Irurtzun) - Muguruza-Mitxelena (Bergara, Arantza)