Elkarretaratzea gaur eta Lasterbidean igandean, presoen eskubideen alde

Noaua Aldizkaria 2013ko mai. 31a, 00:00

Maiatzeko azken ostiraleko elkarretaratzea burutuko da gaur arratsaldeko 20:00etan, frontoi inguruan. Herrirak deitua da, presoen eskubideen aldeko mobilizazio hau.

Igandean, Lasterbidean Oiartzunen
Euskal Herri mailako herri lasterketa antolatu du Etxeratek Oiartzunen, igande honetan, ekainaren 2an. 8,130 kilometroko eta 4,250 kilometrotako lasterketa bana hain zuzen. 

Laskerketak amaituta, 13:00etan sari banaketa eta Etxeraten ekitaldia izango dira. Eta 15:00etan, bazkaria Elorsoro kiroldegian. 700 lasterkarirentzat lekua egongo da. Txartelak izena ematerakoan, kirolprobak.com web orrialdean eskura daitezke. Pertsonako asko jota bi. Oiartzunen ospatuko den Lasterbidean Euskal Herri mailako ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen zaie usurbildarrei. “Presoak laster bidean izatea espero dugulako, laster etxera herrira bidean alegia, usurbildarrak ere lasterketa honetan parte hartzera deitzen ditugu”, luzatu dute gonbita. Informazio gehiago: lasterbidean.com