Badator Mundumob ekimenaren amaiera, larunbatean Donostiara

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 3a, 00:00

Larunbat arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Bulebarrean. Horixe Gipuzkoa Zero Zaborrek, gipuzkoarrentzat jarri duen hitzordua. Ekainaren 8 honetan amaituko da, maiatzaren 4an Orendainen abiatu zen Mundumob ekimena. Antolatzaileek mundu hobe bat helburu eta dantza koreografiatu bat oinarri duen ekimen honen aurkezpen ekitaldian gogorarazten zutenez, "Orendainen hasiko gara, eta ez da kasualitatea, zero zabor herria izan eta helburu horretara iristeko pausoak eman dituen herria delako. Non amaitzen da? Donostian, gaur egun Gipuzkoako, kopuru aldetik zabor sortzaile handiena den hirian. Beraz irtenbidean hasi eta arazoan bukatzen da".

Gipuzkoako hainbat udalerrietan buruturiko Mundumob ekimenaren amaiera ekitaldia izango da beraz, larunbatean Donostian burutuko dena. Amaiera ekitaldia, eta Gipuzkoa mailakoa. "Ekitaldi arin eta entretenigarria egingo dugu", aurreratu dute Usurbil Zero Zabor taldekoek. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute: "Animatu guztiok eta azaldu Donostiako zitara. Guztion artean mundu hobeago bat daukagu eraikitzeke".

Informazio gehiago egunotan: www.gipuzkoazz.com


Entsegua ostiralean Zubietan
"Eman hartu nahi duzun mundua" lemapean, jai giroan burutuko da Donostiako larunbateko hitzordua. Usurbilen maiatzaren 11n egin zen dantza saioa izango da hiriburuan ere. Ikasi ez duenak adi, Mundumob ekimenaren aurretik larunbat arratsaldean, 18:00ak baino lehen, azken entseguak egingo baitira Bulebarrean bertan. Baita bezperan ere. Zubieta Lantzenek ere entsegu saioa deitu baitu arratsaldeko 19:00etan, Zubietako Eskola Txikian.