Iragan larunbaterako antolatu zegoen hitzorduarekin amaitu da aurtengoz, "1. Sagastiak Loretan" ekitaldi zikloa. Herenegun, goizez Potxoenean udako kimaketaren inguruan antolatua zegoen ikastaroak borobildu du, apirila amaieraz geroztik, sagardogintza eta sagar ekoizpenaren inguruan zenbait herri eragileek elkarlanean loturiko egitaraua. Besteak beste, maiatzaren 19ko Sagardo Eguna ere ekitaldi ziklo honen baitan ospatu da aurten. Honez gain, sagastietara irteera egin da, Usurbilgo sagar ekoizpenaren inguruko ikerketa aurkeztu dute, Sariaaundira bisita egin zen edota herriko sagarkiak dastatzeko ikastaroa ere burutu da.
Azken ekitaldia aipatu moduan, joan den larunbatekoa. Udako kimaketari buruzko saioa egin zen Potxoenean. Aitor Etxeandia Nekazaritza ingeniariak gidatu zuen ikastaroa. Goizeko 9:00etan hasita, saioak kultur etxean bertan landutako atal teorikoa eta, gero Aginagako sagasti batean eginiko alderdi praktikoa uztartu zituen.
Irudia: Alkartasuna Kooperatiba.