Arantxa Zulaikaren lana, jaietako egitarau lehiaketako irabazlea

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 3a, 00:00

Epaimahaiak hartu du erabakia. Egitarau diseinu lehiaketara aurkeztu diren lanen artean, datozen herriko festetako ekitaldien berri emango duen programak izango duen itxura aukeratua dago jada. Arantxa Zulaikak sorturikoa izango da. Lau lan aurkeztu dira aurtengo egitarau diseinu lehiaketara. Eta horien artean, Zulaikarena hautatu du epaimahaiak, berritzailea, argia eta eramangarria izateagatik. Lehiaketako irabazleak 500 euroko saria irabazi du. Egitaraua zer nolakoa izango den ezagutzeko aste pare bat itxaron beharko dugu oraindik. Atzerapenik ez bada, Udalak ekainaren 22an, egun horren bueltan etxe guztietan banatu asmo du eta, festetako programa.

Jai Batzordearen bilera asteazkenean

Gainean ditugu Santixabelak. Jai Batzordea jada prestaketa lanen azken txanpara heltzen ari da. Bilera deitu du, datorren asteazkenerako, ekainaren 5erako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.