Bi astebururen bueltan ospatuko dira Kalezarko aurtengo San Juanak. Honako hauek izango dira auzo honetako jai egunak: ekainaren 15,16,21,22,23 eta 24a. Auzotarren arteko joko eta bertso saioak emango diote hasiera aurtengo festei. Lehen asteburua, txokolate jan, buruhandi eta jolasez horniturik datorren Umeen Egunak borobilduko du. Bigarrenari berriz, Zumarte Gazte Abesbatzakoen saioak edota kontzertu gauarekin emango diote hasiera. Oilasko Biltzaileen Eguna ospatuko da hilaren 22an, eta jaietako azken bi egunetan, San Juan Bezpera eta San Juan Eguna izango dira Kalezarren hurrenez hurren. Sua igande gauez piztuko dute aurten.
Oilasko Biltzaile Txikien bazkarirako txartelak
Aipatu moduan, ekainaren 22an ospatuko da Oilasko Biltzaileen Eguna Kalezarren. Aurten etxeko txikienekin osatuko dute irteera. Eta gero eguerdian, bazkaritarako bilduko dira. Otordurako txartelak, Umeen Egunean, hau da, ekainaren 16an jarriko ditu salgai Jai Batzordeak. Kalezarren bertan, txosna gunean.
San Juan jaietako egunez eguneko ekitaldien berri, web orrialde honetako agenda atalean jaso dezakezue. Ekainaren 15eko NOAUA! aldizkariarekin batera, festa hauen inguruko gehigarri berezia argitaratuko dugu.