Zumartekoen ikasturte amaierako kontzertuak, ekainaren 13tik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 4a, 00:00

2013-2014 ikasturterako matrikulazio epea itxi berri dute, eta orain, udako oporraldian murgildu aurretik ospatzeke gelditzen zaien azken hitzorduaren atarian dira, Zumarte Musika Eskolakoak. Ikasturte amaierako ikasleek eskaini ohi dituzten emanaldiei buruz ari gara. Oraingoan, ekainaren 13an burutuko da lehen saioa, Musika Txokoko ikasleen eskutik. 18:30etatik aurrera, Udarregi Ikastolan. Gainerako emanaldiak, hilaren 17, 18, 19 eta 21ean izango dira. The Astelehen´s, Ganbarakada, musika instrumentu talde desberdinak edota abesbatzak igoko dira Sutegiko auditorioko oholtza gainera. Zumarte Gazte Abesbatzak borobilduko du emanaldi sorta hilaren 21ean, Kalezarko San Juan jaietan. Kontzertuen egutegia, eta emanaldi bakoitzean nortzuk parte hartuko duten, web orrialde honetako agenda atalean kontsulta dezakezue.