Txapelketa irabaztetik oso gertu geratu da Urdaira. Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolaturiko Sagardo Lehiaketara aurkeztu da Aginagako sagardotegia eta hamabigarren edizio honetako hirugarren postua eskuratu du. Sari banaketa larunbatean burutu zen Donostian. Txapelketako irabazlea, Urnietako Setien izan zen. Epaimahaiak 81,5 puntu eman zizkien, 3.000 euro eta garaikurra. Bigarren postua, Hernaniko Altzuetarentzat. 80,5 puntu. Baita 1.500 euro eta garaikurra ere. Eta irabazlearengandik puntu eta erdira baino ez zen geratu hirugarren sailkatua, Aginagako Urdaira sagardotegia. 1.000 euro eta garaikurra irabazi zituen. Herrialdeko 14 udalerrietako 36 sagardotegik parte hartu dute aurtengo edizioan. Iaz baino bederatzi ekoizle gehiagok. Haietatik guztietatik bost ekoizleek lehen aldiz parte hartu dute Foru Aldundiak antolaturiko lehiaketa honetan, eta horietatik hiru finalerako sailkatu dira. Txapelketa honek helburu bikoitza du; batetik, sagardogileen elaborazio lana baloratzea, eta bestetik, botilaraturiko sagardoaren kalitatea saritzea.