Didgeridoo kontzertua igandean, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko ekainaren 5a

Iban Nikolai eta dantzari baten eskutik eskainiko duten instrumentu aborigen hau ardatz izango du kontzertuak. Emanaldia Usurbilgo Gaztetxean ospatuko da, igande arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Aipatu moduan, musika, dantza eta proiekzio bat ere izango dira, ekainaren 9rako gaztetxekoek antolatu duten ikuskizuneko osagaiak.