Hegaztien eta naturaren inguruko zaletasuna partekatzen duten lagun batzuk sortu dute. Lasarte-Oriatik Oriora bitartean gertatzen diren notizia ornitologiko txikiak argitara ematea eta komentatzea da blog honen helburua. Hau da blogaren helbidea: http://usurbilgotxoriak.wordpress.com/
Lezoko Agroaldean parte hartzeko aukera
Agroalde ekologiko bat jarri dute martxan Lezon, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Behemendik eta Kutxa Ekogunekoek. Hektarea bateko bost partzela daude eskuragarri, bost urterako alokairu merke bat ordainduta. Interesa duenak Biolurren (943 76 14 47/688 626 468) edo Fraisoron (943 000 244/943 692 162) jasoko du informazio gehiago.