Urte amaierara arte oraingoz, hilero lehen asteazkenetan, konpostatzen jakiteko ikastaroa antolatuko du Usurbilgo Udalak, arratsaldeko 19:00tan Potxoenean. Lehen saioa, gaur bertan, ekainaren 5ean izango da. “Gonbitea luzatzen zaizuze, konpostatzen hasi nahi duzuen bizilagun orori, izena emanda eta itxarote zerrendan zaudeten auzokonpostalariei edota, konpostaz zalantzak argitu edo gehiago ikasi nahi duzuen guztiei”, berri eman dute Udaletik.
Antolatzaileek gogorarazten dutenez, jada 630 familiek baino gehiagok konpostatzen dute, “etxean edo auzoan, eta modu honetan, hilero ia 12 tona hondakin organiko herrian konpostatu eta bertan geratzen dira, gure baratz eta lurren mesederako. Eskarmentua badugu beraz”.