Aho batez onartu dute Batzar Nagusiek, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana. Plan honi esker, zehaztua eta programatua geratu da herrialdeko bidegorrien sarea. Planifikatutako oinarrizko foru sare honek, bederatzi bidegorri ibilbide jasotzen ditu. Tartean, Donostia-Mutriku artekoa. Horren baitan, Lasartetik Oriora bidean, Usurbiletik igaroko litzatekeen zatia ere jasotzen da plan honetan. Txikierdi, Santuenea eta hortik aurrera, Orio lotuko litukeen tartea hain zuzen.
Hona hemen, behin betiko onarpena jaso berri duen egitasmo honi buruzko zenbait datu:
SAREAREN HEDADURA
-439,1 kilometroko sarea.
-Foru sareari dagozkionak: 288 km (102,4 km eginak daude, eta 186,4 km planifikatuta).
-Foru eta udal bidegorri sarea batuta, eginda dagoena: 176 km inguru (onartu berri den planean jasotako bidegorrien %38).
INBERTSIOA:
-Guztira: 117,4 milioi euro.
-Lehen laurterako: 60 milioi euro.
-Bigarren laurterako: 57,4 milioi euro.
-Kilometro bakoitzeko kostua: 600.000 eurotik gora.
FORU SAREETAKO ERABILERA
-Bidaia kopurua: 3 milioitik gora.
PLANAREN HELBURUAK
-Foru bizikleta bideen sareari dagokionez, helburu nagusiak zehaztea.
-Bizikleta bide horiek izan beharko dituzten ezaugarriak zehaztea.
-Aldi jakin batez, Planean adierazitako helburuak lortzearren, egin beharreko jarduera programak zehaztea.