Urtean zehar herrian antzerkigintzan diharduten gaztetxoen taldeak, Antzerki Txiki taldekoek emanaldiak eskaintzekoak ziren egunotan. Azkena, ostegun honetarako, ekainaren 6rako iragarri dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute antolatzaileek.
Hona hemen, asteotarako beste zenbait ohar:
MUNDUMOB PRESTATZEKO ENTSEGUA
Zubieta Lantzenek antolatuta, ostiral arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Zubietako Eskola Txikian. Bertan, larunbatean 18:00etan, Donostiako Bulebarrean ospatuko den Mundumob ekimenaren amaiera prestatuko da.
AURRE MATRIKULAZIOA LANBIDE ESKOLAN
Aurre matrikulatzeko garaia da Lanbide Eskolan. Azken eguna, ostiral hau, ekainaren 7a. Informazio gehiago: 943 364 600, lhusurbil.com edo eskola@lhusurbil.com.
AGINAGARREN KINTO BAZKARIA
Ekainaren 8rako, larunbata, kinto bazkaria antolatu dute 1963-66 urte artean jaio ziren aginagarrentzat. Otordua, Sekaña erretegian ospatuko da. Bazkaritara joan asmo duenak, aldez aurretik izena eman behar du, 943 362 773 telefono zenbakira deituta.
1977KOEN KINTO BAZKARIA
Ekainaren 8rako antolatu dute Aginaga sagardotegian. Izen emateko zerrendak Aitzaga eta Irrati tabernetan jarri dituzte antolatzaileek.
GAZTELEKUKO GURASO BILERA
Amaitzear den ikasturteko balantzea egin eta burutu diren ekimenetako argazkiak ikusi ahal izango dituzte ekainaren 10ean, Gaztelekuan ibili ohi diren gaztetxoen gurasoek. Aita-amei zuzenduriko bilera antolatu dute egun horretarako, Gaztelekuan bertan, arratsaldeko 18:00etan.
UDAJOLASEKO GURASO BILERA
Gogoan izan, uztailaren 3tik 30era burutuko diren aisialdiko ekimen honen inguruko argibideak, ekainaren 13an burutuko den guraso bileran emango dira. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.
ZIORTZAKO KANPALDIA
Sare sozialen bidez, Twitterretik zabaldu dute deialdia Ziortzakoek. Udan, Peñaloscintosen (Errioxa) antolatu duten kanpaldia muntatzera joateko eguna jarri dute jada. Ekainaren 22an izango da, larunbatez. Uztailerako Usurbilgo haur eta gaztetxoen aisialdi gunea izango dena prestatzen laguntzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Interesdunek email bat idatzi besterik ez dute, ziortzage@gmail.com helbidera.
KZ GUNEA
Maiatzean goizez irekiko da KzGunea, 9:00-13:00 artean. Ekainean arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Hemen, datozen egunotarako programatu dituzten ikastaroak (informazio gehiago: kzgunea.net, 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net):
Ekainak 3-14: KzGunea Internet ikastaroa (16:00-18:00).
Ekainak 25: OpenOffice Calc: Oinarrizkoa (16:00-18:00).
Ekainak 26: OpenOffice Calc: Aurreratua (16:00-18:00).