Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak eskatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 6a, 00:00

Eskualdeko Enplegu Planaren baitan, langabeak kontratatzeko diru-laguntzak eska ditzakete Donostialdeko enpresek; hau da, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo lantegiek. Horretarako, ekainaren 30era arteko epea dute. Hauexek, diru-laguntza deialdi honi buruz jakin beharrekoak:
-Nortzuk eska ditzakete?: eskualdeko enpresa, profesional eta laneratzea sustatzen duten erakundeek.
-Kontratuak: lanaldi osorako eta gutxienez 6 hilabeterako egingo zaizkie, Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonei.
-Dirulaguntzaren zenbatekoa: 641,40 euro hilabeteko (gehienez 6 hilabetez) eta kontratatzen den pertsona bakoitzeko.

Diru-laguntza eskaerak Andoaingo Urigain etxean (La Salle etorbidea, 6) aurkeztu behar dira. Bertan du egoitza, Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Sailaren errejistroak. Halere, argibide gehiago, Usurbilgo Udalean eskura litezke: enplegu@usurbil.net helbidean edo 943 371 951 telefono zenbakian, Josune Mujika teknikariarekin harremanetan jarrita.