Hiru eskubaloi talde, Leioara larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 7a, 00:00

Askartza eskubaloi elkarteak Eskubaloi Eguna antolatu du larunbat honetarako, ekainaren 8rako Leioan (Bizkaia). Hainbat talde joango dira bertara. 27 klubetako 126 talde eta 1.400 kirolari espero dira txapelketa honetan. Tartean, Usurbil Kirol Elkarteko ordezkaritza izango da. Alebin mutilen, alebin nesken eta infantil nesken taldeak bertan izango dira. Txapelketa goizeko 9:00etan hasiko da eta 14:30etarako amaitzea aurreikusten dute. Partiden egutegiaren berri eta informazio gehiago: balonmanoaskartza.com

EUSKADIKO SELEKZIOAN PARTE HARTZEKO DEIA
Ekainak 9, igandea
11:00-13:00 Trapagaraneko udal kiroldegian, Euskadiko Kadeteen Selekzioaren kontzentrazioa. Partaideen artean: Usurbil Kirol Elkarteko kide Leire Furundarena.