Nafarroa mendebaldera, Lokizeko mendizerran barrena, 18 kilometroko ibilbidea prestatu dute Andatzakoek, igande honetarako, ekainaren 9rako antolatu duten irteerarako. Narkuetik Urbisurako bidea osatuko dute, tartean, Arlaba mendia eta Lokiz zeharkatuz. Amaieran, otordua egiteko Urbisuko elkartean bilduko dira guztiak. Irteera ordua, goizeko 6:30etarako jarri dute Oiardo Kiroldegian. Joan etorria autobusez egingo da. Izen emateko, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Kutxabanken duen kontu korronte zenbakian, ordainketa egin behar zen, ekainaren 5a baino lehen. Informazio gehiago, andatza.com web orrialdean.